undefined

San Mames, enpresa-ekitaldietarako leku ezin hobea

San Mames, enpresa-ekitaldietarako leku ezin hobea

San Mames prestigio handiko futbol zelaia da nazioarte mailan eta, gainera, bere kokapen, funtzionaltasun eta zerbitzu eskaintzari esker, Bilbon enpresa-ekitaldiak antolatzeko leku aproposa da

San Mames prestigio handiko futbol zelaia da nazioarte mailan eta, gainera, bere kokapen, funtzionaltasun eta zerbitzu eskaintzari esker, Bilbon enpresa-ekitaldiak antolatzeko leku aproposa da. Edozein motatako enpresa-ekitaldiak antola daitezke: Hitzaldiak, kongresuak, laneko bilerak, aurkezpen komertzialak… inguru paregabean. Horrekin guztiarekin, San Mames aliatu ona izan daiteke edozein enpresaren interes estrategikoentzat.

2015eko udazkenetik, Athletic Clubek balio erantsi handiko ZERBITZUAK eskaintzen ditu San Mamesen, futbol partidak jokatu bitartean edota lehiaketarik ez dagoen asteko edozein egunetan. Talde zuri-gorria Katedraleko belardira irteten denerako, San Mameseko VIP Eremuak ordu eta erdi darama jarduera betean, erabiltzaileen arteko harremanak bideratzen. Eremu zentrala espazio bizia da, eta ekitaldi ugari izaten dira, Athletic Clubek partida izan zein ez izan. San Mamesek jarduera ekonomiko handia dauka, etengabekoa.

Ekitaldien arloko negozio-bolumena handituz doa denboraldiz denboraldi. Gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte San Mamesek eskainitako EREMUAK, enpresa-bilera, hitzaldi eta kongresuetarako, sari-banaketa, gala eta urteurrenak ospatzeko, edota aurkezpen komertzial, azoka eta show room delakoetarako.

Estadioak 6.000 metro koadro baino gehiago ditu, ekitaldiak antolatzeko. 6 pertsonako bilera txikiak zein 3.000 gonbidatuko ospakizun handiak egiteko aukera ematen duten eremuak daude, hori guztia Athletic Cluben historia, balioak eta nortasuna islatzen dituen leku ireki eta zabal batean. Gainera, eremu zentralak butaka altxagarriz osatutako auditorio bat dauka, 400 pertsona inguru sartzeko lekuarekin; hitzaldi eta aurkezpenetarako ikus-entzunezko ekipoa duten aretoak, eta joko-zelaira begira dauden bilera-areto txikiak. 2017ko irailetik, San Mamesen Athletic Club Museoa ere badago, munduko futbol-museorik onenetako bat. Museoa bisitatuz, estadioaren barnealdetik tour bat egiteko aukera dago: Joko-zelaia, prentsa-aretoa, aldagelak, belardira sartzeko bidea eta presidentziaren palkoa. 2018a izan zen lehenengo urte natural osoa, zelaia inauguratu zenetik, eta Athletic Club Museoak 93.732 bisita izan zituen, guztira. Horrek esan nahi du Bizkaia osoan bisita gehien jaso zituen hirugarren museo izan zela.

Ekitaldiak San Mamesen ospatu dituzten enpresen profilari dagokionez, denetik aurki dezakegu, baina guztiek aukeratu dute San Mames, beren bezero izan daitezkeenei produktu edo zerbitzuak aurkeztu eta eskaintzeko.

San Mames erreferente bat da dagoeneko lurralde mailan, ekitaldietarako leku gisa; eta MICE merkatu globalean gero eta gehiago hedatzen ari da, nazioarteko ekitaldi entzutetsuei esker, hala nola “European Rugby Champions and Challenge Cup” finalak, eta nola ez, “The World’s 50 the Best Restaurants” ekimenaren egoitza izatea, “Festival Iberoamericano de Publicidad- El Sol” jaialdia, edota Muse taldearen kontzertua, “MTV European Music Awards” ekitaldiko emanaldi Nagusia.