undefined

Sabin Merinok ez du Athletic Cluben jarraituko

Sabin Merinok ez du Athletic Cluben jarraituko

Denboraldi honetan CD Leganesen lagatuta jokatu ostean, datorren ekainaren 30etik aurrera Sabin Merinok ez duela Athletic Cluben jarraituko, jakinarazi dio Klubak Urdulizko aurrelariari.

Denboraldi honetan CD Leganesen lagatuta jokatu ostean, datorren ekainaren 30etik aurrera Sabin Merinok ez duela Athletic Cluben jarraituko, jakinarazi dio Klubak Urdulizko aurrelariari.

Lezamako harrobian hazitako jokalariak lau denboralditan zehar 75 partida jokatu ditu lehen talde zuri-gorriarekin, 8 gol erdietsi ditu eta 2015/16 denboraldian irabazitako Superkoparen lorpenean berebiziko parte-hartzea izan zuen.

Athletic Clubek bere esker ona adierazi nahi dio Klubaren alde erakutsi duen profesionaltasun eta dedikazioagatik eta onena opa dio bere kirol etorkizunean.