undefined

Susaeta, Rico eta Iturrasperen agur-omenaldia

Susaeta, Rico eta Iturrasperen agur-omenaldia

Athletic Clubek RC Celtaren aurkako partida amaieran merezitako omenaldia eskainiko die igandean San Mamesi agur esango dien hiru jokalari zuri-gorriei.

Athletic Clubek RC Celtaren aurkako partida amaieran merezitako omenaldia eskainiko die igandean San Mamesi agur esango dien hiru jokalari zuri-gorriei. Partida amaituta, Markel Susaeta, taldearen kapitaina, Ander Iturraspe eta Mikel Rico jokalariek esker ona, eskertasuna eta estimurik zintzoena jasoko dute gure erakundearen eta zale zuri-gorrien aldetik. Hau dela medio, epaileak amaierako txistua jo ondoren, mesedez, bildutako publikoa eserlekuan geratzea eskatzen da hiru jokalari nabarmen hauen alde antolatu diren omenaldi-ekitaldietan parte hartzeko, bakoitzaren merezimendu eta egoera propioen arabera. GUTAKO HIRU BETIRAKO, ESKERRIK ASKO.

Halaber, partidaren atsedenaldian 2019 One Club Man Award sari-banaketa ospatuko da. Duela gutxi hildako atzelari eskoziarraren izenean, omenaldira etorriko dira Susan, Billy McNeill-en alaba, eta John Clark, oihartzun handiko Celtic-en atzeko lerroaren ardatzean taldekidea.