undefined

Williams: “Europan egoteko azken sprint-a egin nahi dugu”

Williams: “Europan egoteko azken sprint-a egin nahi dugu”

“La presión durante varios meses en la cabeza hace que cueste más, pero es el último sprint, tenemos que apretar, salir con todo”.

“Hilabeteetan zehar jasandako presioaren ondorioz kosta egiten da, baina azken sprint-a falta zaigu, estutu egin behar dugu azken hatseraino”. Iñakik badaki Europarako txartela lortzeko azken kolpea baino ez dela falta. Eta aipatutakoa lortzeko, Lehenengo Mailari eutsi nahi dion Celtaren aurkako neurketa hil ala biziko hitzordua izango da talde bientzat. Horregatik, Iñakik, zuri-gorriek azken partidetan emandako itxura behin betiko uxatu eta garbitu nahi du: “Zaila da neurketa guztietan mentalitate betearekin zelairatzea, baina ez daukagu damutzeko denborarik, hori ez da Athleticen izatea, aurkariari kosk egin behar diogu. Epaileak txistua jotzen duen une beretik, gure buruan, zulotik onik ateratzeko izan dugun jarrerarekin jokatzea baino ez dugu eduki behar”.

Atzo, Raul Garciak esandakoaren ildo beretik Williamsek bilbotarrek helburua lortzeko egindako lanaren eta motibazioaren inguruan, duda-mudak urrundu nahi izan ditu. “Hona iristeko zenbateko esfortzua egin dugun denok badakigu, Europan egoteko azken sprint-a baino ez zaigu falta, eta horretarako igandean irabaztea nahitaezkoa da. Sailkapena gure eskura dago eta horixe izan behar da gure jomuga bakarra”.

Garaipena, eta bide batez hiru puntuak, San Mamaesen denboraldiari agur esan eta taldeko hiru adiskideri agur esateko modurik aproposena ere bada. “Susa, niretzako, betidanik jokalari miresgarria izan da, taldekide bikaina eta laguntzeko prest alboan beti eduki dudan adiskide zintzoa. Ernestok bere postuan jarri ninduen baina Markelek gaizki hartu ordez aholkuak baino ez zizkidan eman. Guztioi baldintzarik gabeko laguntasuna eskaini digu beti”.

Etenik gabe orain arte 117 partida jarraian jokatu dituen aurrelariak Iturraspe eta Rico taldekideak ere gogora ekarri nahi izan ditu: “Itu crack itzela da! Ez dio inork ezertxo ere oparitu eta aparteko jokalaria da. Rico pertsona bikaina eta sekulako adiskidea da. Mikel beti izan dut alboan, laguntzeko prest, emaitzak lortzen ez zirenean aholkuak ematen… niretzako, aita baten modukoa da, eta bere agurrak pena haundia ematen dit”.