undefined

Sentimenduz beteriko arratsalde ahaztezina

Sentimenduz beteriko arratsalde ahaztezina

Ander Iturraspe, Mikel Rico eta Markel Susaeta, azken biak semeak lagun zituztela, aldegelako tuneletik agertu zirenean San Mamesek ahaztu ezinezko txalo zaparrada batekin agurtu zituen hiru jokalariak.

Ander Iturraspe, Mikel Rico eta Markel Susaeta, azken biak semeak lagun zituztela, aldegelako tuneletik agertu zirenean San Mamesek ahaztu ezinezko txalo zaparrada batekin agurtu zituen hiru jokalariak. Merezimendu eta baldintza desberdinengatik zaleentzat jokalari gogoangarri bihurtutako hiru lehoiak batera irten ziren soropilera, partida amaitu ostean San Mameseko eserlekuetan oraindik zain zeuden zale guztiei agur esan eta esker ona azaltzeko. Bide batez, lehen taldeko gainontzeko jokalari guztiek, soinean omenaldia jaso zuten hiru jokalarien izen eta zenbakiak zituzten elastikoak jantzirik, zelaiaren erdigunera bidean ohorezko pasilloa osatu zuten. Bertan, denboraldi askotan zehar Susa, Rico eta Ituren kapitain izandako Carlos Gurpegik oroigarri berezi bezain ahaztezina oparitu zien hiru jokalari zuri-gorriei: Markoztutako elastiko bana non “GUTAKO BAT BETIRAKO, ESKERRIK ASKO” esaldia agertzen zen.

Jarraian, zelaian ohorezko buelta emateko ordua iritsi zen harmaila bakoitzeko zale zuri-gorri guztiek omendutako hiru jokalariak txalotu zitzaten. Herri Harmailaren ingurura iristean “Susaeta 1991-2019” tifo erraldoia eta Mikel Rico eta Iturrasperen omenezko pankartak hedatu ziren. Ibilbde osoan lagun izan zituzten lehen taldeko jokalariak hunkituta adiskideak agurtzen zituzten bitartean, hiru omenduek San Mameseko zaleen azken txalo zaparrada beroa jaso zuten. Agurraren ostean Markel Susaetak berak adierazi zuen bezala “gure zaleak desberdinak direla argi dago. Hirurok izan dugu giro hau sentitzeko aukera eta gozamen itzela izan da”.