undefined

Hamar zuri-gorri Euskal Selekzioaren deialdian

Hamar zuri-gorri Euskal Selekzioaren deialdian

Euskal Selekzioak hilaren 29an, asteazkenean, Panamako selekzioaren aurka, Ciudad de Panama hirian, jokatuko duen lagunarteko…

Euskal Selekzioak hilaren 29an, asteazkenean, Panamako selekzioaren aurka, Ciudad de Panama hirian, jokatuko duen lagunarteko partida dela-eta, Javier Clemente hautatzaileak Athletic Cluben honako hamar jokalari deitu ditu:

Aritz Aduriz, Jesus Areso, Mikel Balenziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrazabal, Iñigo Martinez, Mikel San Jose, Iñigo Vicente, Asier Villalibre eta Daniel Vivian.

Deialdian daudenak hitzordua daukate maiatzaren 26an, Lezaman, 06:30ean. Espedizioa hilaren 31an itzuliko da.