undefined

“Nossa Chape”-k saria “Freedom Fields” proiektuari eman dio

“Nossa Chape”-k saria “Freedom Fields” proiektuari eman dio

Michael eta Jeff Zimbalist anaiek, Chapecoense taldearen istripua kontatzen duen Nossa Chape filmaren zuzendariek, 2019ko…

Michael eta Jeff Zimbalist anaiek, Chapecoense taldearen istripua kontatzen duen Nossa Chape filmaren zuzendariek, 2019ko Thinking Football Film Festival-en Publiko Saria kopuru osoa zinemaldian ikusgai egon zen libiar jatorriko Naziha Arebi zuzendari britainiarrak egindako Freedom Fields dokumentalaren proiektuari eskudirutan ematea erabaki dute.

Freedom Fields filmaren protagonistak Libiako emakumezkoen Selekzioko jokalariak dira. Ikusentzunezko lan honetan gatazkaren erdian, muturreko jarreren aurka eta trantsizioan dagoen herrialde batean emakumeek futbolean aritzeko dituzten zailtasunak agerian jartzen dira.

Filmaren aurkezpen egunean, Freedom Fields-eko zuzendaria ezezik Fadwa jokalaria ere Bilbora etorri zen eta gure zinemaldian ezagutu zuten Michael Zimbalist zuzendari saritua. Topaketa honetan, eta Freedom Fields dokumentala ikusi ostean sortu zen 2019ko Thinking Football jaialdian jasotako diru-saria emakumezkoen kirola sustatzen duen Libia HERA erakundeari ematea. Fadwa-k sortutako egitasmo honekin kolaboratu nahi duen orok hemen aurkituko ditu argibide guztiak.