
Asier Villalibre 2023ra arte lehoia izango da
Asier Villalibre 2023ra arte lehoia izango da
Asier Villalibre jokalaria (Gernika, 1997-09-30) kontratu berria sinatu du Athletic Clubarekin eta zuri-gorria izango da 2023ko ekainaren 30era arte.
Asier Villalibre jokalaria (Gernika, 1997-09-30) kontratu berria sinatu du Athletic Clubarekin eta zuri-gorria izango da 2023ko ekainaren 30era arte. Villalibrek 50 milioiko etete klausula edukiko du.
Aurrelari gernikarra Lezamako harrobiaren aldeko apustu garbia da: 2011/12 denboraldian sartu zen Kadete B taldean eta data horretaz geroztik gurean egon da. Lehen taldearekin jada 6 partida jokatu ditu (2016/17 denboraldian, lau LaLigan eta 2 UEL-n) lagapen batzuk ere ezagutuz (Numantzia, Real Valladolid eta Lorca)
Amaitu berri den denboraldian Bilbao Athleticen jokatu du, 23 gol lortuz eta Bigarren B Mailako multzo guztietako golegilerik onena izanik.