undefined

Iñaki Etxebarria Berrikuntza eta Negozio Digitala sailaren buru izango da

Iñaki Etxebarria Berrikuntza eta Negozio Digitala sailaren buru izango da

BilbaoTIK, Bilboko Udalaren Zentro Teknologikoaren zuzendari nagusia da.

Athletic Clubek Berrikuntza eta Negozio Digitala saila abian jarriko du, Aitor Elizegi buru den zuzendaritza batzak erabakitako egiturazko apustua, alegia, teknologia berriak bazkide eta zaleen zerbitzura jartzeko asmoz, erakundearen modernizazio prozesuan sakonduz.

Sail berri horren buru izateko Iñaki Etxebarria Lekanda (Bilbo, 1968), Bilboko Udalaren zentro teknologikoaren BilbaoTIK-eko zuzendari nagusia fitxatu berri du.

Industria-ingeniaria Iowa State University-n (EEBB) ikasteaz gain, Catalunyako Universitat Politècnicaren Termotecnia Sailan Master bat eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak (EHU-UPV) emandako MBA bat egin zituen. Familia-enpresarekin batera esparru desberdinetan ekintzaile aroarekin batera lehen etapa profesional bat burututa, BilbaoTIK-en arduraduna izendatu zuten telekomunikazio azpiegitura (‘Bilbao Wifi’ banda zabalaren doaneko zerbitzua barne), Smart Bilbao-ren udal proiektua eta zenbait udal arlo eta erakunderen konponbide teknologikoak garatuz.

Etxebarria Athletic Clubi hertsiki lotutako pertsona da, azken lau hamarkadetan bazkidea, eta horrez gain emakumezkoen taldeko urrezko aro oparoenaren delegatua izan zen ondoz ondoko hiru titulu lortu baiziren (2002-2005).