undefined

Joseba Etxeberria, Bilbao Athleticeko hurrengo entrenatzailea

Joseba Etxeberria, Bilbao Athleticeko hurrengo entrenatzailea

Elgoibarreko mitoa, bi denboraldirako kontratua (eta aukerako hirugarrena) sinatu du.

Elgoibarreko mitoa, bi denboraldirako kontratua (eta aukerako hirugarrena) sinatu du.

Izen mitikoetako bat itzuliko da Athletic Clubera, Klubaren historian partida ofizial gehien jokatu duen hirugarren jokalaria. Joseba Etxeberria Lezamara itzuliko da. Zuri-gorrien eskumendeko taldea datozen bi denboraldietan (eta aukerako hirugarren denboraldi baten) zuzenduko du.

Etxeberria Bilbao Athleticeko talde teknikoaren buru izango da, Jorge Perez eta Iñigo Lizarralde alboko laguntzaileak, Dani Aranzubia atezainen entrenatzailea eta Edu Estibariz prestatzaile fisikoa izango dituelarik.

Aurrelari ohi elgoibartarrak 15 denboralditan zehar Athletic Cluben jokatu zuen, eta 90. hamarkadako amaieratik 2000ko lehen hamarkadara arte erreferentea izan da. 514 partida ofizialetan hartu zuen parte zuri-gorriz jantzita eta erretiroa hartuta entrenatzaile ibilbideari hasiera eman zion. 2012-2013 denboraldian Euskal Ligako Kadete taldea zuzendu zuen Lezaman. Gazteen Nazio Maila eta Ohorezko Maila taldeetan aritu eta gero, 2015ean Ernesto Valverderen laguntzaile modura hasi zen lehen taldeko talde teknikoaren barruan eta Superkopa titulua lortu zuen. Hurrengo urtean Basconia zuzendu zuen Hirugarren Mailan. 2017-2018 denboraldian Amorebietara jo zuen, Bigarren B Mailan, 2018ko otsailean Bigarren Mailako Teneriferen deia jaso zuen arte. Kanarietako taldeari arrisku postuetatik atera zion klub ‘txitxarreroan’ hasiberritako entrenatzaile onena bihurtu zelarik. Aurtengo denboraldiko hasieran kargutik kendu zuten.
Joseba Etxeberriak prentsaurrekoa eskainiko du bihar, asteazkenean, 12:00etan, Lezamako kirol instalazioetan.