undefined

Xabier Etxeitak ez du Athleticen jarraituko

Xabier Etxeitak ez du Athleticen jarraituko

Athletic Clubek jakinarazi dio Xabier Etxeita Gorritxategi jokalariari ez duela Athletic Clubeko lehen taldean jarraituko datorren denboraldian.

Athletic Clubek jakinarazi dio Xabier Etxeita Gorritxategi jokalariari, ekainaren 30ean kontratua amaitzen duenez gero, ez duela Athletic Clubeko lehen taldean jarraituko datorren denboraldian. Amorebieta-Etxanoko jokalaria 7 denboraldiz egon da gurean, 140 partida eta 8 gol batuz (4 LaLigan, 3 Kopan eta 1 UEL-n) Halaber, 2015eko Superkopa eskuratu zuen lantaldean zegoen.

Etxeita 200/07 denboraldian heldu zen Bilbao Athleticera, SD Amorebietatik, eta 2009/10 denboraldira arte egon zen Lezaman. Cartagena eta Elx taldeetan egon ostean gurera itzuli zen 2013/14 kanpainan 2017/18 denboraldia amaitu arte. Une horretan SD Huescara joan zen lagatu gisa.

Athletic Clubek bere esker ona adierazi nahi dio Xabierri gure erakundearen alde erakutsi duen engaiamendu, profesionaltasun eta dedikazioagatik eta onena opa dio bere kirol etorkizunean eta bere jardun pertsonalean.