undefined

Joseba Etxeberria: “Lehen taldearen muina Lezamatik irten beharko litzateke”

Joseba Etxeberria: “Lehen taldearen muina Lezamatik irten beharko litzateke”

Takodun botak jantzi eta Lezamako zelaira bere eginkizun berrien ardura hartzeko hilabete luze bat geratzen zaion arren, aukera izango balu, gaur bertan lanean hasteko prest izango litzateke.

Takodun botak jantzi eta Lezamako zelaira bere eginkizun berrien ardura hartzeko hilabete luze bat geratzen zaion arren, aukera izango balu, gaur bertan lanean hasteko prest izango litzateke. “Oporrak azkar amaitzea espero dut” adierazi du gaur, asteazkena, Lezamako prentsa-aretoan Joseba Etxeberriak bere aurkezpenean. Bilbao Athleticeko entrenatzaile berriak, jokalari garaian erakutsitako gogo eta adore berarekin ekingo dio ibilbide berriari. Izan ere, urteen joan-etorriarekin Joseba Etxeberriaren nortasun ezaugarriak ez dira aldatu eta DNA-n barneratuta duen lehiakortasuna eskumendeko taldea osatzen duten jokalariei helarazi nahi die.

Elgoibartarrak bere futbol-jakinbidearen punturik nabarmenak zerrendatu ditu:
“Lan saioetan egiten den lana, partidetan ikusten dela argi daukat. Jokalariei asko eskatzea lagungarri izan daiteke, eman beharreko maila jeitsiz gero beste taldekide batek postua hartu diezaiokeela baitaki”. Izan ere, egungo futbol modernoaren moldeak erabat aldatu dira: “Lehiatzen ari zarenean ausardia eta konfiantza puntu bat eduki behar da, gaur egungo goi mailako futbolak bikain aritzen diren atletak eskatzen baititu. Nire garaian bestelakoa zen, baina egun jokalariei lagundu egin behar diegun arren, ez dago erlaxatzeko astirik”.

Etxeberen aginduetara egongo den eskumendeko taldean formakuntza-lehiakortasuna loturak inoiz baino garrantzi haundiagoa izango da Lehen Mailako jokalariak prestatzeko helburu horretan: “Lehen taldeko muina Lezamatik irten beharko litzateke, bertan baitaude jomuga lortzeko baliabide eta laguntzak. Jokalari bakoitzak bere prozesua dauka, eta NAN-ari begiratu gabe batzuk helburutik gertuago daude besteak baino. Jokalari modura osoagoak izan daitezen lagundu behar ditugu, gabeziak leunduz, eguneroko lanarekin hobetuz eta ondo egiten dituztenak indartuz.

Bere aginduetara izango dituen jokalari gehienak ondo ezagutzen ditu; izan ere, 1999, 2000 eta 2001eko belaunaldietako jokalari askok eta askok Joseba Etxeberriarekin lan egindakoak dira Lezamako azpiko taldeetan. “Sailkapena ez da helburu nagusia izango, baina ez diet emaitza bikainei muzin egingo. Taldea osatuko duten jokalarien maila izugarria da, beraz, horri esker lan bikaina egingo dugu, eta aukera baldin badaukagu ‘playoff’-ak jokatzea gustatuko litzaidake, eta igotzeko aukera baldin badago askoz hobe. Edonola ere, joan gaitezen pausoz-pauso”.