undefined

“La Campa de los Ingleses” tabernak berriro zabalduko ditu ateak

“La Campa de los Ingleses” tabernak berriro zabalduko ditu ateak

Bihartik aurrera, maiatzak 31, ekitaldietarako gastronomia zerbitzu berezia jarriko da martxan San Mamesen, eta bide batez, “La Campa de los Ingleses” tabernak berriro zabalduko ditu ateak.

Bihartik aurrera, maiatzak 31, ekitaldietarako gastronomia zerbitzu berezia jarriko da martxan San Mamesen, eta bide batez, “La Campa de los Ingleses” tabernak berriro zabalduko ditu ateak.

Fernando Canales chef ezaguna egongo da zelaiko grastronomia proiektu berri honen buru, ibilbide berri honetan Sodexo enpresaren laguntza jasoko duelarik.

“La Campa de los Ingleses” taberna gastronomikoa, Denda ofizialaren alboan, San Mameseko hego-mendebaldeko harmailan kokatuta dago. Tabernak sarbide propio eta berezia dauka, eta soropilaren ikuspegi paregabea eskaintzeaz gain zelaia inguratzen duen zabalgunea ikusteko parada eskaintzen duen terraza zabala ere badago .

SportsBar estiloko taberna honek gastronomia eskaintza informala proposatzen dio bisitariari, beti ere kalitate apur bat bera ere galdu gabe. Helburu horretarako, nola ez, Bilboko pintxo-tabernek mundu mailan duten sena eta ospea mantendu ditu.

Tabernaren eskaintza gastronomikoak eta bertako giro zuri-gorri jatorrak tradizio eta abangoardia uztartzen ditu, eta nahi izanez gero Athletic Clubek etxetik at jokatzen duen bakoitzean bertan ekitaldi jendetsuak antolatu daitezke.

Ordutegia honakoa izango da:

Astelehenetik ostegunera: 09:30etatik 20:30tara.
Ostirala: de 09:30etatik a 23:00tara.
Larunbata: de 10:00etatik 23:00tara.
Igandea: 10:00etatik 20:30etara.

Bide batez, San Mamesen mota guztietako ekitaldietarako gastronomia zerbitzua ere martxan jarri da jada.

San Mames Jatetxea Fernando Canales sukaldari entzutetsuak martxan jarriko duen proiektuaren ardatz nagusia izango dena, abuztuan zabalduko da. Edonola ere zabaltzea egin aurretik, uda partean, proiektu berri honen inguruko xehetasun gehiago eskainiko dira.