undefined

Inter, Red Bull eta Southampton-ekin harrobia lantzen

Inter, Red Bull eta Southampton-ekin harrobia lantzen

Athletic Ckubeko Andoni Bombin, Lezamako Metodologia Arduraduna, eta Lander Hernandez egungo futbolean jokalariekin lantzeko metodologia…

Athletic Ckubeko Andoni Bombin, Lezamako Metodologia Arduraduna, eta Lander Hernandez egungo futbolean jokalariekin lantzeko metodologia hobetzeko formakuntza batean parte hartu dute Inter Milanoko Daniele Bernazzani eta Roberto Nicolai-rekin, Salzburg-eko Red Bull Football Academy-ko Sascha Milicevic eta Bernhard Seonbuchner-ekin, eta Southampton FC-ko Ellis Wilmot eta Iain Brunnschweiler-ekin.

Lan-jardunaldi bikoitza Rafa Alkorta eta Andoni Ayarzaren hasiera-berbaldiarekin hasi zen. Bileraren ostean Andoni Bombinek adierazi duen moduan, “teknologiak gero eta gehiago erabiltzen dira eta gure ustez Athletic Club ere abangoardia honetan barneratu beharko litzateke, gure eskura dauden baliabide guztiak optimizatuz”.

Bide batez, atzerritik etorritako taldeen ordezkariek Klubak egindako arrera berora eskerzeaz gain, Athletic Clubek bertan jaio edo hazitako jokalariekin Munduko ligarik garrantzitsuenean lehiatzeko duen kirol-filosofia nabarmendu dute.