undefined

Iraia Iturregi eta Txetxu Rojo, Bilboko enbaxadoreak Euro 2020 lehiaketan

Iraia Iturregi eta Txetxu Rojo, Bilboko enbaxadoreak Euro 2020 lehiaketan

Iraia Iturregi eta Txetxu Rojo UEFA EURO 2020 lehiaketako Bilboko egoitza eskuordetuko duten enbaxadoreak izango dira hurrengo hileetan.

Iraia Iturregi eta Txetxu Rojo UEFA EURO 2020 lehiaketako Bilboko egoitza eskuordetuko duten enbaxadoreak izango dira hurrengo hileetan. Bi izendapen horien helburua erakundeek garatzen duten emakumezkoen futbolaren aldeko laguntza aintzatestea da eta, halaber, bi futbolari hauen figuran nazioarte mailan hain garrantzitsua den ekitaldi honen testuinguruan identitate eta kultura propioen defentsa egitea.

Iraia Iturregi, urte askotako kapitain ohia, futbola 15 denboraldi eta 402 partida jokatu ostean utzi zuen, Ligako lau txapelketa lortuz. Txetxu Rojok, bere aldetik, gaztetik jokatu zuen Athletic Clubeko beheko kategorietan harik-eta 1965-66 kanpainan Bilbao Athleticetik lehen plantilara igotzeko urratsa eman arte. Futbola utzi zuenean 541 partida zituen jokatuta, 67 gol eta Kopako bi titulu.

Guztira UEFA EURO 2020 ospatzeko izendatu diren egoitzak 12 dira eta han Bilbo eta San Mames egongo dira. Jokatuko diren partidak ekainaren 15, 20, 24 eta 28an jokatuko dira. Lau partida horietatik hasierako hirurak, 15ean, 20an eta 24an jokatuko direnak, lehiaketako E taldekoak izango dira. Laugarren partida, ekainaren 28an jokatuko dena, final-zortzirenetako bat izango litzateke.