undefined

Osasun alorrean Europako estadiorik seguruena bezala egiaztatzen duen agiria berritu du San Mamesek

Osasun alorrean Europako estadiorik seguruena bezala egiaztatzen duen agiria berritu du San Mamesek

Athletic Clubek eta IMQ-k pazientearen segurtasunari so egiten dion UNE 179.003 ziurtagiriaren lorpena berretsi egin dute.

Athletic Clubek eta IMQ-k pazientearen segurtasunari so egiten dion UNE 179.003 ziurtagiriaren lorpena berretsi egin dute, San Mames bere jarduera sanitarioa ziurtatzen duen Europako lehen stadiuma izanik.

San Mameseko asistentzia-taldeak 12 osasun-profesional mugiarazten ditu partida bakoitzean, hain zuzen, 4 sendagile eta 8 erizain, baita lanen arduradun 1 eta 75 medikuntzako ikasle ere, erizaindegi nagusian, UEFA erizaindegian, 7 erizaindegi periferikoetan eta futbol-zelai berean banatuta. Halaber, partida bakoitzean 3 anbulantzia daude prest, horietako bat, ZIU (SVA bizi-euskarri aurreratua).

Ziurtagiri hori lortu eta duela gutxi berritu izanak ekarritako lorpen garrantzitsua San Mames estadioko Asistentzia Segurtasuneko Batzordea 2016tik hona egiten ari den ahaleginaren ondorio da. Batzorde horren kide dira anestesista bat, intentsibista bat, erizaintzako unibertsitate-diplomadun bi, koordinatzaile bat, Kalitateko teknikari bat eta IMQ Taldeko Kalitateko arduradun bat.

Batzorde horrek koordinatuta, antolaketa-, teknika- eta prestakuntza-lan handia egin da, eta horrek espero izandako emaitza ekarri du azkenean, San Mames osasun-segurtasunaren erreferente bihurtu baitu Europan, eta IMQ ezinbesteko aliatua izan da lorpen horretan.