undefined

Lezamako organigrama

Lezamako organigrama

Athletic Clubek uztailaren 1etik aurrera gizonezko beheko mailetan jardungo diren entrenatzaileak aurkezten ditu.

Athletic Clubek uztailaren 1etik aurrera gizonezko beheko mailetan jardungo diren entrenatzaileak aurkezten ditu

Joseba Etxeberria – Bilbao Athletic
15 denboraldi eman zituen Athletic Cluben, eta jokatutako 514 partidei esker Klubaren historian neurketa gehien jokatu dituen hirugarren futbolaria da. Teknikari modura Gazte Mailako taldearekin hasi zen Lezaman, Valverderen laguntzailea izan zen Lehen Taldean, eta Basconiarekin lan egin ostean Amorebieta eta Tenerife taldeak entrenatu ditu.

Patxi Salinas – Basconia
10 denboraldi zuri-gorri modura, eta jokatutako 293 partidetan besteak beste Liga bi, Kopa bat eta beste Superkopa bat irabazi zituen. Vigoko Celtarekin 6 denboralditan aritu zen. Galizia aldean harrobiko taldeekin hasi zen entrenatzaile lanetan, eta Lezaman Gazte Mailako taldea zuzendu ostean Porriño, Gramanet, Ourense, Melita, Sant Andreu, Rapido de Bouzas, Burgos edota Badajoz bezalako taldeetan aritu da lanean.

Imanol de la Sota – Gazteak A
Durangaldeko hainbat klubetan hazitako teknikaria, Cultural taldean entrenatzaile lanetan aritutakoa besteak beste, 2015. urtean Lezamara iritsi zen Gazte Mailako taldearen ardura hartu eta Kadete taldean laguntzaile lanak egiteko. Basconia taldean Joseba Etxeberriaren bigarren entrenatzailearen erantzunkizunak hartu zituen. Azken bi denboralditan Eibar taldearen Ohorezko Mailako Gazteen taldeko entrenaitzaile izan da.

Jon Solaun – Gazteak B
Futbolari modura gazte mailetan sartu zen Lezamako harrobian. Sestao, Eibar, Logroñes, Alaves, Badajoz, Elche, Ceuta, Burgos, Mirandes, Lemona, Amurrio edota Barakaldo klubekin egin zuen bere kirol ibilbidea. Teknikari modura Maiona eta Lasesarren lan egin ondoren 2015/16 denboraldian Athletic Clubeko lan-taldean sartu zen.

Ander Alaña – Kadeteak A
Lezaman kadete mailan sartu ostean Bilbao Athleticera bitarteko talde guztietan jokatu zuen. Ondoren Eibar, Poli Ejido, Alaves, Amorebieta eta Leioa taldeetan jokatu zuen. Futbolari ibilbideari amaiera eman ostean, 2015/16 denboraldian, Lezamara itzuli zen kadete taldearen ardura bere gain hartzeko.

Andoni Galiano – Katedeteak B
Haur mailatan hasi zen Lezaman eta Bilbao Athleticen jokatu ostean Conquense, Real Union edota Cultural Leonesa taldeetan aritu zen. Sodupe taldea lau urtez entrenatu eta gero, 2017/18 denborladian Lezamara itzuli zen Basconia zuzentzeko, eta aurten Ohorezko Gazte Mailako taldearekin lan egiteko.

Oskar Alkorta – Haurrak San Mamés 2006
Jokalari modura Lezaman Bilbao Athleticerarte jokatu ostean, Aurrera de Vitoria, Conquense, Eivissa edota Amurrio bezalako taldeetan aritu zen futbolari moduan. Klubeko Kanpo Proiektuan lanean aritu ostean, Lezamako gazte mailetan hasi zen lanean 2013/14 denboraldian.

Txema Añibarro – Haurrak Aliron 2006
Bizkaiko Lurralde mailako hainbat taldeetan jokatu ostean, Sestao River-en jokatu zuen, Eibar taldearekin fitxatu eta Lehen Mailan debuta egin zuen jokalarik zahrrenean bihurtzeko. Ipuruan futbola utzi ostean Athleticeko gazte mailetan hasi zen lanean 2015/16 denboraldian.

Joseba Núñez – Haurrak San Mames 2007
Entrenatzaile Eskolako irakaslea izateaz gain Javier Clementeren laguntzailea da Euskal Selekzioan. Euskal Federakundearen 18 urte azpiko, Espainako txapelduna, eta amateur taldeen hautatzailea izan da. Danok Bat taldeko metodologia arduraduraduna eta Kadeteko taldearen entrenatzailea izan ostean, Lezamara haurrekin lan egitera dator.

Igor Pelayo – Haurrak Aliron 2007
Azkeen denboralditan Klubeko Kanpo Proiektuaren teknikari izan da, eta Getxoko azpiko kategorietan aritu da lanean. 2007 Haur mailako talde batekin egingo du lan.

Jon Kareaga – Kimuak San Mames 2008
Getxoko kadete, Gazte Maila eta Hirugarren Mailako taldeak zuzendu ditu. Galea taldean ere entrenatzaile lanetan aritu da eta 2008 Kimuak talde baten zuzendaritza hartuko du.

Joseba Lertxundi – Kimuak Alirón 2008
Barakaldo taldearen harrobian lan egin eta gero Klubeko Kanpo Proiektuan hasi zen lanean. Lezamako talde teknikoan 2018/19 denboraldian jada entrenatzen aritu da.

Patrick Guerra – Kimuak San Mames 2009
Leioako Emakumeak taldeko arduraduna izandakoa 2015/16 denboraldian iritsi zen Lezamara bigarren kadete taldearen ardura hartzeko.

Ander Lafuente – Kimuak Alirón 2009
Arenas taldetik Gazte Mailan iritsi zen Lezamara, bere kirol ibilbidea Basconia eta Bilbao Athleticen egiteko. Cartegena taldearekin fitxatu eta bertan 200 partida jokatu zituen. Granada, Ponferradina, Racing, Sestao River, Estradense eta Sodupe taldeetan ere aritu da jokalari modura. Arenas eta Peña Athleticeko gazte mailetan lanean aritu ostean, Lezaman, Kimuak talde baten ardura hartuko du.