undefined

Emakumezkoen taldeak denboraldi-aurreari uztailaren 19an hasiera emango dio

Emakumezkoen taldeak denboraldi-aurreari uztailaren 19an hasiera emango dio

Azterketa medikoekin hasiko da IMQ-n eta biharamunean bere aurkezpena egingo da.

Athletic Clubeko emakumezkoen lantaldeak denboraldi-aurreko lanari uztailaren 19an, ostiralean, ekingo dio. Egun bat geroago, uztailaren 20an, larunbatean, taldea Lezaman aurkeztuko da lehen lan saioarekin hasi baino lehen.

Lehenengo eta behin, egin beharreko azterketa medikoak egingo dira IMQ-n. Taldeak denboraldi-aurreko egonaldia egingo du Boltañan (Huesca) hurrengo astean.