
Lezamako Athletic baten aurkezpena
Lezamako Athletic baten aurkezpena
Gaizka Garitanoren taldeak, etxeko jokalariz beteta, ostegun arratsaldean (18:00h) hasten ditu lan saioak.
Gaizka Garitanoren taldeak ostegun honetan, arratsaldeko 18retan ekingo dio denboraldi berriari. Lehenengo lan saio ofiziala izango da, IMQ-n mediku azterketak egin eta gero. Taldeko 33 jokalarietatik, 28rekin hasiko da baloia martxan. Egongo ez direnak, Unai Nuñez eta Unai Simon ( 21 urtez azpiko Europako txapeldun berriak), Iñigo Martinez, Espainiako selekzioarekin jokatu ondoren opor egun gehiago dituelako eta Ohian Sancet, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin kontzentratuta Armeniako Europeoan, izango dira. Guruzeta, bere lana egingo du taldearik kanpo.
Lezamako Athletic bati buruz hitzegiten gabiltza. Lehenengo taldean dauden jokalarietatik, %80ak klubeko beheko mailetan jokatu dau. Fitxaketa bakarra dago, Jokin Ezkieta atezaina, eta aurredenboraldian debuta egingo duten Hodei Oleaga, Dani Vivian eta Gaizka Larrazabal gazteak daude. Lan saioa hasi baino ordu bete lehenago, Gaizka Garitanok prentsaurrekoa eskainiko du hedabideen aurrean.
