undefined

Athleticek omenaldia eskeini dio Aguirreri eta martxan hasi da

Athleticek omenaldia eskeini dio Aguirreri eta martxan hasi da

Lan-saioa hasi aurretik lehenengo taldeko  jokalari guztiakbatu dira Iribarrekin batera minutu bateko isilunea egitekomito zurigorriaren omenez. Bihar taldeak goizeko lan-saioa izango du, ateak itxita, eta arratsaldeko 16:30etan ere lan-saioa izango da, ateak irekita.

Lehenengo arratsaldea Lezaman Garitanoren taldearentzat eta emozioz betetako eguna. Une gogoangarriak jokalariak beraien artean elkartzen hasi direnean, eta zirrara Lehen Taldearekin denboraldi-aurrea egiteko deia jaso duten jokalarien begiradan (Gaizka Larrazabal, Jokin Ezkieta eta Vivian).

Zelaira irten eta hainbat zaleen aurrean taldeko argazkia atera ostean, Athletic Clubeko kide guztiak eta Jose Angel Iribar zelai erdian elkartu ziren, elkarren artean besarkatuz, Koldo Aguirreren omenez Lezaman minutu bateko isilunea egiteko. Taldekide eta zaleen txaloek une hunkigarri hau amaitutzat eman ostean, denboraldi-aurreko lehenengo lan saioa gauzatu zen.