undefined

Garitano: “Aurredenboraldi on bat egitea da helburua”

Garitano: “Aurredenboraldi on bat egitea da helburua”

Gaizka Garitano, Athleticeko lehen taldeko entrenazatailea, hedabideen aurrean agertu da Lezamako instalazioetan, arrasaldeko 17:00etan hasi…

Gaizka Garitano, Athleticeko lehen taldeko entrenazatailea, hedabideen aurrean agertu da

Lezamako instalazioetan, arrasaldeko 17:00etan hasi da prentsaurreko eta taldearen inguruko gorabeherak landu ditu Lezamako prensa aretora hurbildu diren kazetarien aurrean. Derioko entrenatzaileak aipamen hunkigarria izan du Koldo Aguirrerentzat, Klubarentzat persona maitagarria izan dela gogoratuz.

Egutegi hasiera zaila dela nabarmendu du. Bartzelonaren aurkako partidua polita eta zailena dela baina urtean zehar, denon aurka jokatu behar dela adierazi du. Helburu moduan epe laburrera, aurredenboraldi ona egitea dela batez ere, taldea ondo heltzeko liga hasierara nabarmendu du Derioko entrenatzaileak.

Fitxaketei dagokionez zera esan du, entrenatzaileak beti nahi duela taldea indartu baina ez dela erraza. Apostu garbia da etxeko jokalariengatik.