undefined

Ariketa fisikoak Lezaman arratsaldeko entrenamentuaren aurretik

Ariketa fisikoak Lezaman arratsaldeko entrenamentuaren aurretik

Taldeak gaur arratsaldean (18:30) eta bihar goizean (10:30) lan-saioak ateak irekita egingo ditu.

Lehenengo taldeak Juan Iribarren, prestatzaile fisikoaren aginduetara entrenatu du gimnasioan. Taldea hiru multzotan banatu da indarra, potentzia eta abiadura lantzeko ariketak egiteko. Arratsaldean, zelaira bueltatuko dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera, ateak zabalik izango den lan saioan. Zaletuek, beraz, entrenamentua jarraitzeko aukera izango dute.