undefined

Gure harrobirik onena

Gure harrobirik onena

Elkartasuna eta etorkizuna badago: Lehen taldearekin argazkiak atera dituzten haur athleticzaleek Raul Garciaren urtebetzea abestuz ospatu dute

Lezamako lan saio bakoitzak une gogoangarri desberdinak eskaintzen dizkigu. Gaur, esate baterako, Iñigo Martinez lanerako prest agertu da oporraldia amaitu baino bost egun lehenago. Garitanoren aginduetara astelehenean jarriko den arren, ondarrutarra taldearen dinamikan sartzeko gogo biziz hurbildu da gaur Lezamara.

Eguzkia lagun, egun disdiratsua izan dugu gaur Lezaman eta etxeko txikienek giro zuri-gorri ederrean gozatu dute. Denek Athleticeko elastikoa soinean jantzita, lan saioa amaitu arte gogo biziz itxaron dute jokalariekin argazkiak atera eta bide batez gaur 33 urte betetzen dituen Raul Garciari “Zorionak” abesteko. Ezbairik gabe beraiek dira gure harrobirik onena. Gazteenekin elkartasuna indartuz etorkizuna eraikiko dugu.