undefined

OSCAR DE MARCOS: “Luxua da hemen 10 denboralditan egotea”

OSCAR DE MARCOS: “Luxua da hemen 10 denboralditan egotea”

Oscar de Marcos, Athleticeko jokalaria, hedabideen aurrean agertu da

Athleticeko jokalaria, Oscar de Marcos, Lezamako prentsa aretoan izan da gaurko lan saioaren ostean. Biasterikojokalariaren esanetan “Gogo ikaragarria dugu partiduak jokatzen hasteko eta nola gauden ikusteko”. Denboraldiko helburuari buruz, sailkapenean ahalik eta goren egotea nahi dutela baina pixkanaka joan behar dela adierazi du. 10 urte betetzen dira lehenengo taldean debutatu zuenetik eta De Marcosek luxua dela hamarkada baten Athleticen jokatzea eta oso pozik dagoela onartu du.