undefined

20 urtez azpiko deialdia

20 urtez azpiko deialdia

Beñat Pradosek, Bilbao Athleticekin denboraldi-aurrea egiten dabilen jubenila, COTIF txapelketa jokatuko du Valentzian.

Espainiako 20 urtez azpiko selekzioak Beñat Prados erdilaria deitu du Valentzian jokatuko den COTIF Nazioarteko Txapelketan parte hartzeko , uztailaren 30etik abuztuaren 8ra arte.

Jokalari nafarra Bilbao Athleticekin dabil denboraldi-aurrea egiten Joseba Etxeberriaren aginduetara. Oraindik jubenil mailakoa izan arren, pasadan denboraldian 23 partidu jokatu zituen Basconia taldean hiru gol sartuta, denboraldia ohorezko mailan hasi eta gero.