GAZTE ABONOAK amaituta!!
Gazteei eskeinitako 900 abonoek jabeak dituzte dagoeneko eta San Mamesera Athleticekin gozatzera datoz.
Denboraldi hasiera gertu dago eta futbol gogoa, Athletic gogoa dagoela nabaria da. Klubak, GAZTE ABONOAren bitartez, Athelticzale gazteentzat gordetako 900 abonuak agortu dira.
Pasadan urteko GAZTE ABONOAK berriztatzeko epea joan zen astean amaitu ostean, abonatu berriak egiteko epea zabaldu zen astelehenean. Eskaera ikaragarria izan da lehenengo hiru egunetan eta arrakasta itzelarekin amaitu da kanpaina.
Gazte Abonoakeko jarlekuak, Hegoaldeko goiko harmailetako 323 eta 324 blokeetan izango dira. Athletic Clubak leku aldaketa jakinarazi ahal izango die abonatuei denboraldian zehar, Hegoaldeko goiko harmailatik Iparraldeko beheko harmailara pasatuz.

