Athletic Femenino

Lan erdiak gaindituta Boltañan

Lan erdiak gaindituta Boltañan

Athleticen Emakumezkoen Taldeak bere hirugarren jardunaldia osatu du gaur Boltañako stage-ean. Lan erdia eginda dago….

Athleticen Emakumezkoen Taldeak bere hirugarren jardunaldia osatu du gaur Boltañako stage-ean. Lan erdia eginda dago. Gaur ere termometroak 35 gradu baino gehiago markatu ditu. Goizeko entrenamentuan, erresistentzi lanak hasiera eman dio egunari. Bazkaldu aurretik, egunero egiten duten moduan, Ara errekara joan dira freskatzera Angel Villacampak zuzentzen dituen jokalariak.

Arratsaldean, gimnasioan aritu da taldetxo bat eta Villaboyako instalazioetara bueltatu da baloia ukitzera. Bihar, egun beroa itxaroten da berriro Boltañan. Hidratazioa eta atsedena oso garrantzitsuak izaten ari dira denboraldi-aurreko aste honetan.