undefined

Alemaniako lagunartekoak streaming bidez

Alemaniako lagunartekoak streaming bidez

Athleticek asteburu honetan Alemanian jokatuko dituen bi partiduak, Youtube bidez jarraitu ahal izango dira TVAthletic kanalean.

Zaleek zuzenean ikusi ahal izango dituzte Athleticek asteburu honetan Alemanian jokatuko dituen bi partiduak. SC Paderborn 07 eta Borussia Mönchengladbach-en aurkako partiduak, Klubeko Youtube kanal ofizialetik emitiduko dira, TVAthletic, eta webgunearen bitartez sartu ahal izango da.

Era honetara, joan den asteburuko Arenasen aurkako partiduaren emisioaren ostean, Athleticek denboraldi-aurreko partiduak bere zaletuei eskeintzeko apostuarekin jarraitzen du. Datorren larunbatean, 17:00etan izango da hitzordua Paderborn taldearen aurka Gutersloh herrian eta igandeko emisioa 16:00etan hasiko da Borussiaren aurka Velbert-en.

Berritasun moduan, kontakizuna euskaraz edo erderaz entzutea aukeratu ahal izango dute zaletuek. Pantailaren beheko aldean izango dute horretarako aukera.