undefined

Emakumezkoen bigarren taldea hasi da lanean

Emakumezkoen bigarren taldea hasi da lanean

Athleticeko emakumezkoen “B” taldea Lezaman izan da.

Lezamako instalazioetan izan da Athleticeko emakumezkoen bigarren taldea. Taldeko argazkia atera ostean, denboradi-aurre honetako lehenengo lan saioa egin dute.

Iraia Iturregi entrenatzaileak “niretzat erronka berria da eta oso motibatuta nago, ilusioz beteta” adierazi du entrenamentua hasi aurretik. Hasiera baten 23 jokalari izango ditu bere aginduetara.

JOKALARIAK: Eider Arana, Paula Arana, Mariana Cerro, Ane Elexpuru, Paula Esteban, Alejandra Estefanía, Amaia García, Arrate Juste, Paula Mañoso, Irene Oguiza, Clara Pinedo, Beatriz Ramos, Bibiane Schulze, Irati Urruzola, Ana Urzainqui, Maria Zeberio, eta hirugarren taldetik igo diren Nerea Benito, Oihane Calvo, Leire Egia, Amaia Martinez, Maider Molano, Julene Palacios eta Maite Zubieta.