undefined

Boltañako alkatearen bisita

Boltañako alkatearen bisita

Nekea nabaritzen da eta kontzentrazioko laugarren jardunaldian igarri zen bereziki. Athleticen Emakumezkoen taldeak hiru saio…

Nekea nabaritzen da eta kontzentrazioko laugarren jardunaldian igarri zen bereziki. Athleticen Emakumezkoen taldeak hiru saio amaitu ondoren, Boltañako alkatearen, Jose Mari Gimenez, bisita izan zuen. Zurigorriek, jokalari guztiek sinatutako kamiseta bat oparitu zioten alkateari. Boltañak mila biztanle ditu eta kokapen ikaragarria Aragoiko Pirinioetan. Herri aproposa natura eta kirola maite dutenentzat.

Gaur, ostirala, hiru saio berriz ere Villacampak zuzentzen duen taldearentzat. Entrenatzaileak bere jokalariak ezagutzen jarraitzen du denboraldi-aurreko lehen aste honetan.