undefined

Stage-aren amaiera Boltañan

Stage-aren amaiera Boltañan

Athleticen emakumezkoen taldeak lan oneko sei egun amaitutzat eman du Pirinioko herrian

Sei egunetan lan gogotik egin ondoren Athleticen emakumezkoen taldeak amaitutzat eman du stage-a Boltañako Barceló Monasterio Hotelean. Azkenengo lan saioan, jokalarien arteko partidutxoa antolatu du Ángel Villacampak. Goizaldean ekaitza izan arren, zelaia ongi egon da futbolean aritzeko. Denboraldia hasi besterik ez da egin eta asko dago egiteko.

Amaitzeko, barbakoa egin dute giro paregabean eta Lezamarako bidea hartu 14:15ak aldera. Zurigorriak astelehenean itzuliko dira lanera. Datorren igandean, abuztuak 4, Malmut Atlantique-ra bidaiatuko dute berriro Girondins Burdeos-en aurka jokatzeko. Egun horretan, gizonezkoen talde frantziar horren aurkezpena egingo da.​