undefined

Bilbao Athleticen kontzentrazioa Boltañan

Bilbao Athleticen kontzentrazioa Boltañan

Zurigorrien bigarren taldeak Haron jokatuko du lagunarteko partidua larunbat honetan Lezamara itzuli aurretik

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak oraintsu egin duen bezela, Bilbao Athletic ere Boltañan dago denboraldi-aurreko stage-a egiten.

Larunbatean, bazkaldu ostean, Errioxako Haro herrira joango da Bilbao Athletic, Luis de la Fuenteren omenezko lagunartekoa jokatzeko El Mazo-n arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Denboraldi-aurreko hirugarren partidua izango da Joseba Etxeberriaren taldearentzat, S.D Amorebietaren aurka 4 eta 2 irabazi eta Arenas Cluben kontra bana bardindu ostean Lezaman jokatutako partiduetan.