undefined

Paris CF, Athleticen emakumezkoen denboraldi-aurrea amaitzeko

Paris CF, Athleticen emakumezkoen denboraldi-aurrea amaitzeko

Zurigorriek talde frantziarraren kontra jokatuko dute denboraldi-aurre gogorra amaitzeko.

Athleticen emakumezkoen taldeak denboraldi-aurre honetako lagunarteko guztiak hitzartu ditu irailaren 8an Primera Iberdrola liga hasi aurretik. Abuztuko lehenengo asteburuan Bordeleko Girondins-en aurka eta abuztuaren 8an Soyaux-en aurka Faduran jokatu ostean, lehoi emeek Frantziarako bidea hartuko dute Paris FC taldearen kontra jokatzeko.

Partidua Pouzac herrian jokatuko da, goi pirinioetako departamenduan, abuztuaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:00retan.

Denboraldi-aurre gogorra Angel Villacampa-ren taldearentzat. Iazko Frantziako emakumezkoen ligan, laugarren (Girondins), bostgarren (Paris FC) eta seigarren (Soyaux) sailkatu ziren aurkariak.

Athletic Club Emakuzmekoen Denboraldi-aurreko partidak
1. IGA 5 abu Girondins de Bordeaux – Athletic Club (Malmut Atlantique, 18:00 h)
2. 0ST 8 abu Athletic Club- ASJ Soyaux (Fadura, 19: 00h)
3. LAR 10 abu Paris FC – Athletic Club ( Michel Lalanne Estadioan, 17:00 h)
4. ASTL 12 ago Athletic Club – CD Tacón ( Ramón de Carranza, ordutegia baieztatzeko)
5. IGA 18 ago Athletic Club – Osasuna ( Medina de Pomar, 12:00 h)
6. LAR 24 ago Real Sociedad – Athletic Club ( Garmendipe, 16:00 h)
7. LAR 31 Ago Eibar – Athletic Club (Unbe ordutegia baieztatzeko)