undefined

Sentsazio onak denboraldi-aurreko lehenengo frogan

Sentsazio onak denboraldi-aurreko lehenengo frogan

Athletic Club-en emakumezkoen lehen taldeak 4-2 galdu du nahiz eta ederto borrokatu Bordeleko Girondins-en aurkako neurketa estuan

Bordeleko Girondins-ek Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea aukeratu zuen bere denboraldi-aurreko lehen partidarako. Emaitza 4-2 izan arren, zurigorriek lehian aritutako lehenengo minutuek sentsazio onak utzi zituzten.

Lehenengo zatian lehoiek jokoa kontrolpean izan zuten eta une distiratsuak izan zituzten. Eunateren golak, hogeita hamaikagarren minutuan, taldea aurretik jarri zuen. Baina laster Sarren jaurtiketa ahaltsu batek neurketa berdindu zuen.

Athletic Clubak, Nekaneren bitartez, berriro jarri zen aurretik falta bat azkar atera eta gero. Hala ere, atsedenaldia baino minutu bat lehenago Shawnek bigaren gola lortu zuen Pedro Martínez Losaren taldearentzat. Lehenengo 45 minutuak jokatu eta gero, emaitza 2-2-koa izan zen Matmut Atlantiquen.

Bigarren zatian zuri-gorriek erritmo ona mantendu zuten eta Villacamparen jokalari guztiek minutuez gozatu zuten. Gaizki ulertze batek 3-2-a ekarri zuen berrogeita hamabigarren minutuan (Shaw). Laurogeita zortzigarrenean, Touzeauek behin-behineko 4-2 jarri zuen.

Taldeak gutxina-gutxina doa erritmoa hartzen, irailaren zortzian Levanteren kontra Liga hasteko. Laguneartekoaren momenturik aipagarrienetarikoa Maite Orozen errendimendu ona izan zen, pasaden denboraldian min hartuta egon ondoren.