undefined

Iñigo Vicente, CD Mirandesera utzita

Iñigo Vicente, CD Mirandesera utzita

Aurrelari hau, eskumendekoarekin 20 gol bi denboraldien artean sartu zituena, Andoni Iraolaren esanetara jarriko da

Iñigo Vicentek, Athletic Cluben aurrelariak, Club Deportivo Mirandesen utzita jokatuko du 2019-2020 denboraldian. Azken bi denboraldietan eskumendeko taldearekin 66 partida jokatu eta 20 gol sartu eta lehen taldearekin bi denboraldi-aurre bete ostean, Andoni Iraola lehoi ohi eta Klubeko mitoaren aginduetara jarriko da.

Jokalaria Mirandan dago jada izapideak betetzen talde berriarekin entrenamenduak hasteko.