undefined

Athletic-ek maila bikaina eman du AS Roma taldearen aurka

Athletic-ek maila bikaina eman du AS Roma taldearen aurka

Epaileak garaipena eragotzi zuen 90. minutuan, Zaniolo-ren eskuan baloiak jo eta penalti adierazi ostean.

Athletic prest dago FC Bartzelonaren aurka jokatzeko. Argi erakutsi du AS Roma taldearen aurka jokatutako partiduan, denboraldi-aurreko partidu gogorrenean maila lehiakorra emanez. Ez zuten partidua irabazi 90. minutuan adierazitako penalti baten ondorioz. Epaileak, baloiak Yeray-ren eskuan jo zuela interpretatu zuen (Zaniolo-ren eskuan jo zuen). Binako berdinketa gutxienekoa baina partidua ez irabaztearen amorrua geratu zen jokalarien artean. Gainera partidua maldaz gora jarri zen, Yurik partidua amaitzeko 30 minutu falta zirela ikusitako txartel gorriaren ondorioz.

Athletic-ek, goian hasitako presio gogorra egin zion Erromako taldeari eta laister eman zuen egindako presioak bere etekina. Raul Gartziak baloia lapurtu ostean, Cordoba Mirante-ren aurrean gelditu zen baina baloia atezainaren eskuetara bialdu zuen.

Gaizka Garitanoren taldeak jokalari asko sartzen zituen aurkariaren zelaian eta hestutasun pare bat baiño ez zuen izan Cengiz Under Turkiarraren jokaldien bitartez. Lehenengoan, Unai Simon bikain irten zen eta bigarrenean, nahiz eta atezaina gaizki irten, Yeray-k ate azpitik atera zuen baloia.

Ordurako, talde Bilbotarra aurretik zegoen markagailuan 26. minututik. Williams-en presio bikainaren ostean Muniaineri eman zion baloia eta Txantreakoak ate barrura bialdu zuen baloia. Ikerrek gustoko du talde Italiarren aurka jokatzea, danok daukagu buruan Txapeldunen Ligan jokatzeko bidea erraztu zuen Napoles taldeari sartutako gola.
Athletic eroso zegoen zelaian eta 0-1 heldu zen atsedenaldira Raul Garciak eta Unai Lopezek ikusitako txartel horiekin.

Partiduko albisterik txarrena Cordobak jasotako kolpea izan zen, Kolarov-ek falta jaurtiketaz berdinketa lortu zuen jokaldian. Eta Yuriren txartel gorria sarrera bategaitik. Athletic hamar jokalarirekin geratu zen ordu erdiren faltan baina bikain aritu zen defentsa lanetan.

Dani Garciak talde italiarraren area inguruan baloia lapurtu eta bere jaurtiketak Antonucci-ren eskuan jo zuen. Penaltia eta Raul Garciaren gola Pau Lopez engainatuz. Eta azkeneko momentuan, izan ez zen Yeray-ri adierazitako penaltia, baloiak Zaniolo-ren eskuan jo bait zuen. Lastima.

AS ROMA: Mirante; Florenzi, Mancini, Juan Jesús, Spinazzola; Diawara, Pellegrini; Cengiz Ünder, Antonucci, Perotti; eta Defrel

Aldaketak: Pau López, Cristante, Kolarov, Fazio, Zaniolo zelairatu ziren (46’) Mirante, Fiorenzi, Diawara, Cengiz Ünder eta Juan Jesús-en ordez. Dzeko eta Kluivert, Defrel eta Perotti-ren ordez. Santon Spinazzola-ren ordez.

ATHLETIC CLUB: Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri Berchiche; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Córdoba; eta Williams
Aldaketak: Núñez Cordobaren ordez, Kodro Williams-en ordez (80’), Vesga Unai López-en ordez.

Golak:
0-1. (26´). Muniain
1-1. (59´). Kolarov
1-2. (77´). Raúl García (p.)
2-2. (90´). Pellegrini (p.)

Epailea: Fabio Maresca. Txartel gorria: Yuri. Txartel horiak: Raúl García (23’), Unai López, Zaniolo eta Antonucci.

Zelaia: Renato Curi (Perugia)