undefined

Maite Orozen itzulera

Maite Orozen itzulera

Belaunaren lesio larri batengatik hamar hilabete orlegia zapaldu barik egon ostean, nafarra guztiz osatuta dago

Maite Orozek belauneko lesio larri bat pairatu zuen orain dela hamar hilabete baino gehiago. 2018ko irailaren 22an, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak  Atleticoren aurka jokatu zuen ligako hirugarren jardunaldian. Egun hartan denboraldia amaitu zen jokalari zurigorriarentzat. Pasa den igandean, abuztuaren 4an, Athletic Clubek Bordeleko Girondinsen aurka jokatutako lagunartekoan, Oroz zelaira itzuli zen. Lesioa atzean utzi duela egiaztatu zuen Maitek; ia partida osoa jokatu zuen maila onean. Denboraldi berrirako errefortzu bikaina izango dela uste du Angel Villacampa bere entrenatzaileak.

Maite Orozek sentsazio onak izan zituela aitortzen du. “Zelaitik kanpo eta taldekideetatik urrun egon behar zara eta egoera gogorra da baina helburu desberdinak dituzu; egunero hobetu, lan egin, borrokatu eta epe honetan asko ikasi dut”, esan du erdilari nafarrak.