undefined

Adurizek erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

Adurizek erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

Goleatzaile mitikoak iragarri duenez aurtengo denboraldia harentzat azkena izango da futbolean, lehen taldean arituko den hamabigarrena

Urte osoa dugu aurretik Aritz Adurizekin gozatzeko denboraldi amaieran erretiroa hartu aurretik, hark erabaki duen bezala; hamabigarren sasoia izango da, azkena lehoia izaten. Lezamako entrenamenduko osteko prentsaurrekoan bere erabakiaren berri eman du ofizialki.

Aduriz, Athletic Cluben lehen taldearekin 400 partidara heltzeko hamar falta zaizkiona eta 171 gol sartu dituena batez ere ahaztezineko azken hamarkadan, oraina da taldean. Mezua Liga hasteko astebete lehenago bidaltzea erabaki du bere ahalegin guztiak lehiaketan ipintzeko asmoz. Otsailean 39 urte beteko ditu baina hasiberriaren ilusioarekin segitzen du.

Ez da bere lorpenak gogora ekartzeko unea, askotxo dira, donostiarra gurean baitago, atzo Mirandesi sartutako golarekin erakutsi zuenez. Hala ere, FC Bartzelonari Superkopan sartu zizkion lau golak oroitzea ezinbestekoa da. Balentria horrek gizonezkoen taldeak mende honetan lortu duen titulu bakarra ekarri zion Klubari, hain justu ere orain dela lau urte. San Mameseko azken Athletic-Barça erronkari egingo dio aurre.

Goleatzaileak bere erabakia justifikatu du: “Asko pentsatutako erabaki bat izan da eta oso pozik nago Athleticen futbola uzteko aukera izateagatik. Gainera, oso garrantzitsua da niretzat amaiera zehatz bat erabakitzeko aukera izatea eta amaiera hori non izango den. Nire burua lasai ikusten dut eta nire onena taldearentzat ematen saiatuko naiz”.