undefined

Athletic Cluben Emakumezkoen taldeak amets egin nahi du Cadizen

Athletic Cluben Emakumezkoen taldeak amets egin nahi du Cadizen

Lehoi emeek gaur gauean finalaurreko historikoa jokatuko dute Ramon de Carranza Sarian asteazkeneko finalean sartzeko asmoarekin

Emakumezkoen taldea Andaluzian da dagoeneko Ramon de Carranza Sariaren 65. edizioa jokatzeko. San Mameseko berdegunean goizean aritu eta Sevillara hegazkinez bidaiatu eta gero, espedizio zurigorria Cadizera abiatu da Hotel Exe Guadalete hotelean ostatu hartzeko. Han, Angel Villacampak zuzendutako neskek atseden hartuko dute gaueko partidua iritsi arte, 22:00etan. Damaris Egurrola eta Oihane Hernandez izan ezik, Toledoko entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu erabilgarri.

Ramon de Carranza futbol zelaian CD Taconen aurka izango da lehenengo finalaurrekoa. 65 urtetan udako sari hau emakumezkoena izango da soilik lehendabiziz. Lehoi emeak asteazkeneko finalean leku bat lortzen saiatuko dira.

Gaur goizean, Cadizeko Udaletxean, Sariaren aurkezpena izan da. Maria Tato idazkariordea eta Begoña Castaño zuzendaria egon dira Athletic Club ordezkatzen Joseba Agirrerekin batera, emakumezko esparruko kirol zuzendaria, alegia.

Ramon de Carranza Sarirako eginiko deialdia hurrengo 26 jokalariek osatzen dute:

Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Ainhoa Alvarez, Andrea de la Nava, Nekane Diez, Maria Diaz Cirauqui, Yulema Corres, Maite Oroz, Jone Ibañez, Andere Legina, Erika Vazquez, Eunate Arraiza, Marta Unzue, Lucia Garcia, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Oihane Valdezate, Leyre Monente, Mariana Cerro, Amaiur Sarriegi, Nerea Nevado eta Naroa Uriarte.