undefined

Emakumezko taldea, Carranza tituluaren bila

Emakumezko taldea, Carranza tituluaren bila

Lehoi emeek Cadizko garaikur historikoa lortzeko indarrak neurtuko dituzte Tottenham Hotspurrekin (22:00etan, ETB2)

Athletic Club prest dago Jerez de la Fronteran, Carranza Garaikurraren 65. edizioaren finalari gaur gauean aurre egiteko zain (22:00etan, ETB2). Tottenham Hotspur izango du aurrez aurre, atzoko lehiaketaren bigarren finalerdian ingelesek Real Betis 2-1 menderatu ostean.

Gaurko egunean, eta partiduaren ordura arte, Angel Villacampak aurkaria aztertuko du eta bere jokalariak prestatu ere, Londreseko taldeari aurre egiteko. Entrenatzaile zuri-gorriak gaur gaueko final handia aztertu du: “Tottenham aurkari erasokorra da oso, jokoan bertikalak dira eta oso talde fisikoaren eredu. Bizitasun horretan parekatu behar gara, eta hortik aurrera baloiarekin protagonismoa hartu. Jokalariek jakin badakite garrantzi honetako txapelketa baten finala jokatzea zer den eta ziur daude gai direla. Lehiaketa honetan Athletic ordezkatzea harro egotekoa da eta zer edo zer garrantzitsu lortu nahi dugu”.

Zuri-gorriei bakarrik partidu bat falta zaie historia egiteko eta Cadizko txapelketa mitikoa eskuratzeko, bere ibilbide luzean lehen aldiz emakumezkoen taldeen artekoa izango dena. Iaz, lehoi emeak Teresa Herrera Garaikur ospetsuaren jabe egin ziren A Coruñan. Gaur gauean irabazteko gai badira, Athletic Cluben palmareserako bigarren Carranza Garaikurra lortuko lukete. Lehenengo titulua 1972an izan zen, eta orduan gizonezko taldeak Benfica finalean menderatu zuen.