undefined

Unai Lopez: “Bat gehiago izango gara”

Unai Lopez: “Bat gehiago izango gara”

Erdilari zuri-gorriak San Mameseko babesaren garrantzia azpimarratu du FC Barcelonaren aurka espero den partidu “gogorrean”

Athletic Clubek bere azken-aurreko entrenamendu saioa egin du, San Mamesen datorren ostiralean (21:00etan) 2019-20 LaLiga Santander irekiko duen partidua baino lehen. Entrenamenduaren ostean Unai Lopez prentsaurrekoan agertu da Liga estreinaldiaren aurreko sentsazioak azaltzeko: “Partida oso gogorra izango da, baina Barçarekin beti da horrela. Nahiz eta hoberena ez egon, oso jokalari onak dituzte eta ez dago erlajatzerik. Guztion kontzentrazioa ezinbestekoa da, daukaten kalitatearekin edozein momentutan min egin ahal dizutelako”.

Erdilariak harmailetako babesa eskatu du erronka zailatik garaipenarekin ateratzeko gakoa baita: “Etxean gaude , gure zaleekin, eta irabaztera goaz. Asko lehiatu behar dugu zelaian eta San Mameseko babesa aprobetxatu behar dugu, bat gehiagoz jokatzen dugu“.

Pertsonal atalean Unaik, defentsa-jokoan ikasitakoa eta azken denboraldian erabakitakoa, taldean geratzearena minutu asko izan ez arren, azpimarratu du: “Misterrak eta taldekideak laguntzen didate egungo futbolean garrantzizkoak diren defentsa-jokoaren kontzeptu batzuk neureganatzeko. Iaz? Niretzat denboraldi positiboa izan zen jokalari baten ibilbidean edozein momentutan gerta litezken egoera korapilatsuak bereganatzen ikasi nituelako”.

Unai Lopezek, Katedralera ostiralean itzuliko den Ernesto Valverde Barçaren entrenatzailearentzat maitasun-hitzak ere izan ditu: “Denek badakigu Athleticen zer lortu zuen eta haren aginduetara egin nuen debuta Lehen Mailan. Horregatik beti izango da garrantzitsua niretzat”.