undefined

Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera

Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera

Damaris Egurrola eta Oihane Hernandezen hobekuntza aurrera doa baina Corres, Garazi eta Cirauquik itxaron egin beharko dute

Medikuen zerbitzuak eskainitako informazioren arabera Damaris Egurrola eta Oihane Hernandez hoberantz doaz beraien eboluzioan. Ez batak ez besteak, ez dituzte minuturik izan denboraldi-aurre honetan. Boltañako egonaldian lesionatu zen erdilaria eta atzelaria arazo fisikoekin etorri zen 19 urtez azpiko Europako Txapelketatik.

Beste alde batetik, Yulema Corres, Garazi Murua eta María Diaz Cirauquik itxaron egin beharko dute taldearekin batera bueltatzeko.

Hona hemen mekiduen zerbitzuek eskaintzen duten informazioa:

DAMARIS EGURROLA: Lesio muskularra bi hanketako soleoan. Eboluzioa ona da eta bere bilakaeraren arabera jakingo da noiz hasiko den taldearekin batera lanean .

OIHANE HERNÁNDEZ: Eskuin izterraren bizeps femoralean lesio muskularra. Espero zen bezala joan da errekuperazioa eta taldearekin hasi da entrenatzen.

YULEMA CORRES: Ezkerreko femoral aurrekoaren lesioa. Eboluzioaren zain.

GARAZI MURUA: Lesio muskularra aduktorean. Erreabilitazio saioak egiten ari da eta hurrengo egunetako bilakaeraren arabera jakingo da noiz egongo den erabilgarri.

MARIA DIAZ CIRAUQUI: Eskumako femoral aurrekoaren lesioa. Froga osagarriak egingo zaizkio