undefined

BertsoDerbia Athletic Club-Reala partiduaren aurretik

BertsoDerbia Athletic Club-Reala partiduaren aurretik

Jon Maia zurigorriak eta Maddalen Arzallus txuriurdinak bertsoak kantatuko dituzte derbiaren aurretik.

Kirol bertsolaritzaren jaiak, Athletic Club fundazioak antolatuta eta Real Sociedad fundazioak lagunduta, edizio berri bat izango du ostiral honetan, derbia hasi baino bi ordu lehenagotik hasita. Afizio bietako ordezkarien lehenengo bertsoak Pozasen abestuko dira, Jon Maia, Onintza Enbeita eta Xabi Paya bertsolari athleticzaleak eta Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus txuriurdinak izango dira mikroa eskuetan dutela. Amaia Agirre egongo da gai jartzaile lanetan eta bertsolariek beraien argitasuna eta pasioa erakutsi beharko dute.

Beranduago, gaueko bederatzietan, San Mameseko kanpoaldera joango dira bertsolariak. Bertan, Enbeita eta Paya Athleticen aldetik eta Egaña eta Amets Arzallus Erreala ordezkatuz izango dira, Jon Maia eta Maddalen Arzallus, zelai barruan, partidua hasi aurreko momentuan izango den azkeneko saiorako geldituko bait dira.

BertsoDerbia 2012. urtetik ospatzen da eta helburu nagusia talde bien arteko lehiakortasun sanoa sustatzea da, kirol ezparrutik haratago, kulturak eta kirolak batzen bait gaituzte.