undefined

Emakumezkoen Athletic Club, denboraldi-aurreko azken txanpan

Emakumezkoen Athletic Club, denboraldi-aurreko azken txanpan

Lehoi emeak larunbat honetan Eibarren aurka arituko dira (Unbe, 12:30etan) Primera Iberdrola hasi aurretik (irailak 8, igandea, 12:00etan)

Emakumezkoen Athletic Club Primera Iberdrola hasi aurretik izango duen bere denboraldi-aurreko azken astean da. Angel Villacampako neskek astearte honetan Lezaman bueltatu dira entrenamenduetara liga hasi aurretik izango duten azken neurketa prestatzeko. Partidua larunbat honetan Unbeko instalakuntzetan izango da 12:30etan S.D. Eibarren aurka.

Lezamako saioak Yulema Corres, Garazi Murua eta Maria Diaz Cirauquiren ausentziak izan ditu, bere lesioetaz sendatzen jarraitzen baitute. Gainera, Lucia Garcia Espainiako selekzioarekin dago, larunbat honetan Frantziaren aurkako lagunartekoan parte hartzeko.

Lehoi emeek Primera Iberdrola izango duten aurreneko norgehiagoka irailaren 8an 12:00etan izango da Levante UD Femeninoren aurka. Talde valentziarrak talde zurigorria hartuko du Buñoleko Kirol Hirian.