undefined

Emakumezkoen arloa, sasoi betean

Emakumezkoen arloa, sasoi betean

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeek lau lagunarteko jokatuko dituzte Lezamatik kanpo datorren larunbatean

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak egindako lan saioan Arrate Juste, eskumendekoarena, jarri da atepean, De la Navak eta Ainhoa Tirapuk oraindik arazo fisikoak dituztelako. Angel Villacampak asteko azken saioa zuzenduko du bihar ostiralean, hilaren 30ean, eta SD Eibarren aurka datorren larunbatean Unbe zelaian, 12:30ean, jokatuko den partidurako jokalarien zerrenda aditzera emango du. Lehoi emeen azken proba izango da Iberdrola Lehen Maila hasi aurretik.

Eskumendeko talde zuri-gorriak eta C eta Kadete mailako taldeek ere lagunartekoak jokatuko dituzte datorren larunbatean. Reto Iberdrolan (2. Maila) lehiatuko den emakumezkoen B taldea Santanderrera doa datorren larunbatean, hilak 31, Racingen aurka jokatzeko 17:00etatik aurrera. Goiz horretan bertan, Tzibi jokalari zuri-gorri ohiak zuzentzen duen taldea Lakua arabarraren kontra arituko da Alegria-Dulantzin. Talde zuri-gorri honek Lurraldeko Txapelketan hartuko du parte eta lehiaketa irailaren 22an hasiko da.

Bestalde, Kadetekoak, Roberto Pampin Athleticeko atezain ohiaren aginduetara, 10:00etan jokatuko du Soloarten (Basauri), eta bertako Ariz izango du aurrez aurre.