
Garitano: “Indartsu sentitzen gara”
Garitano: “Indartsu sentitzen gara”
Entrenatzaile zuri-gorria, Athleticen Liga hasierako dinamika positiboarekin segitzeaz seguru dago derbiaren aurretik
LaLiga Santanderreko lehenengo bi jardunaldietan lau puntu lortzeak ematen duen konfiantzarekin, Gaizka Garitano itxaropentsu agertu da Athletic Club eta Real Sociedaden arteko derbiaren bezperan (San Mames, 22:00etan). “Ligako bi aurkari zailenetarikoen aurka jokatu dugu eta lau puntu atera ditugu. Orain derbia irabazi nahi dugu daramagun dinamikarekin jarraitzeko”, azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak.
Garitanorentzat, “garrantzitsuena da hiru puntuak eskuratzea. Derbia partidu berezia da, gure etxean jokatzen dugu, indartsu gaude LaLigan ondo hasi garelako, baina oso norgehiagoka zaila izango da talde handi baten aurka, baita Errealarentzat ere, azken hilabeteotan talde handia garela erakutsi dugulako. Oso ondo elkar ezagutzen dugu, baina aurkariarena baino, gurea egiten dugunaz arduratzen garen bi talde gara”.
Entrenatzaile zuri-gorriak, taldeak etxean erakutsitako indarra berriro eskatu du: “Gure neurketei bizitasun handia ematen diegu. San Mamesen badira hilabeteak talde gehienen gainetik gaudenak, oso gutxi lagatuz eta nahikoa sortuz. Baina zaila izango da kalitate handiko jokalariak dituztelako, oso jokalari onak fitxatu dituztelako eta gauzak oso ondo egin beharko ditugu bai atzean bai erasoan”.
