undefined

Adurizen golaren posterra edizio mugatukoa da

Adurizen golaren posterra edizio mugatukoa da

San Mameseko dendan bere janzkera erosten duten lehenengo 172 pertsonek (Athleticen sartu duen gol kopurua) argazki historikoa sinatuta bereganatuko dute

Derbiaren eguna ustekabean hasiko da San Mameseko Athletic Cluben dendara sartzen den edozeinentzat. Aritz Adurizen izena eta dortsala daramatzan elastikoa erosten duten lehenengo 172 pertsonek opari esklusiboa bereganatuko dute: 2019-20ko LaLiga Santanderreko lehenengo jardunaldian FC Barcelonaren aurka sartu zuen gol bikainaren posterra.

Edizio mugatukoa da -172 poster baino ez dira egongo, Adurizek Athletic Clubekin sartu duen gol kopurua-, eta aurrelariak berak, Juan Echevarria argazkilariak ateratako gol mitikoaren argazkien gainean banan-banan eskuz sinatu du.