undefined

Eibarren aurkako lagunartekoaren partidurako deialdia

Eibarren aurkako lagunartekoaren partidurako deialdia

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldeak denboraldi-aurrekoaren azken lagunartekoa jokatuko du Unben abuztuaren 31n, 12.30etan

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldeak Unben jokatuko du bihar, abuztuak 31, bere denboraldi-aurreko azken lagunartekoa Iberdrola Lehen Maila hasi baino lehen (larunbata 8, Levante UD-ren kontra, Buñolen). Angel Villacampak zuzentzen dituen jokalariek hile bat baino gehiago daramatzate entrenatzen eta bihar azken saioa izango dute SD Eibarren kontra, txapelketa ofiziala hasi aurretik. Hitzordua Unbe instalazioetan izango da armaginen aurka. Aurten Bigarren Mailan jokatuko dute gure bigarren taldearen kontra Iberdrola Ipar Erronka izenaz antolatuko den ligan.

Yulema Corres, Garazi Murua eta Maria Diaz Cirauqui lesionatuak espedizio zuri-gorritik kanpo geratu dira. Ainhoa Tirapuk arazo fisikoak ditu eta Arrate Juste, bigarren taldeko atezaina sartzen da deialdian. Beste aldetik, Lucia Garcia Espainiako selekzio nagusiarekin kontzentratuta dago eta bihar Frantziako selekzioaren kontra jokatu du lagunarteko partidua. Hortaz, zerrenda 21z jokalariz osatuta dago:

Arrate Juste, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Ainhoa Álvarez, Damaris Egurrola, Nekane Diez, Maite Oroz, Jone Ibáñez, Andere Leguina, Eunate Arraiza, Marta Unzué, Marta Perea, Erika Vázquez, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Andrea De la Nava, Ane Azkona, Oihane Hernández, Oihane Valdezate, Mariana Cerro y Amaiur Sarriegi.