Lehen taldea

Athleticek nagusitasunez irabazi du derbia

San Mames ikaragarri baten eta Errealari 2-0 irabazita Williams eta Raul Garciaren golekin, sailkapeneko buruan dago

Athleticek nagusitasunez irabazi du derbia
Athleticek nagusitasunez irabazi du derbia
2019ko abu. 31a00:20

San Mameseko gotorlekua Errealaren aurkako garaipen bikainarekin baieztatzen da, 2-0 irabazi ostean Williams eta Raul Garciaren golen bitartez. Sevillarekin batera sailkapeneko buruan dago Athletic. Taldeak bere buruarengan konfiantza daukala erakutsi zuen eta zaleriak, jokalarien maila berdinean, garaipenerantz eraman zuen taldea.

Athletic bostgarren martxarekin irten zen. Ez zion zentimetrorik eman aurkariari eta alboko sake batean atera zuen etekina. Capak bere hirugarren goleko pasea eman zion Williamseri eta honek sareetara bidali zuen baloia aurrelariek izaten duten lasaitasunarekin.

Lehoiek ez zuten larritasunik pasatu lehenengo zati osoan, epaileak, Cordobak Zalduari egindako penaltia adierazi zuenean izandako urduritasun unea kenduta. VAR-ak zuzendu zuen. Zelai erdian Unai Lopezek zuzenduta, Athleticek aurrerantz jarraitu zuen eta 2-0ekoa lortu 27. minutuan, Raul Garciak Moya ezustekoan harrapatu eta gero. San Mamesek ematen zuen indarra ikaragarria zen.

Illarramendiren lesioak, txalo zaparrada artean utzi zuen zelaia, min egin zion talde txuriurdinari. Atsedenaldia baino lehen, Athleticek hirugarrena sartzeko aukera ere izan zuen. Dani Garciak urrutitik egin zuen saiakera, taldeak bikain jarraitzen zuen zelaian… Williamsek ere azkeneko aukera izan zuen Muniainek ederto utzitako baloi batekin.

Erreala ahul zegoenean heldu zen beste jokaldi polemikoa. Isakek sareetara bidali zuen baloia buruz eta Var-ak bertan behera utzi zuen jokoz kanpokoagatik. Emaitza defenditu beharra zegoen. Ibaik ere aukera oso ona izan zuen baia Moyaren eskuetara joan zen baloia. Yuriren aukera garbiagoa izan zen Errealeko atezaina estutasunean jarrita. Errealak azkeneko jokaldian egin zuen jaurtiketa bakarra baina Odegaarden jaurtiketari erantzun bikaina eman zion Unai SImon atezainak.

Athletic Club: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri Berchiche; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Córdoba; eta Williams
Aldaketak: Beñat Unai Lopezen ordez (66’), Ibai Cordobaren ordez (73’) eta Aduriz Williamsen ordez(86’)

Real Sociedad: Moyà; Zaldua, Zubeldia, Diego Llorente, Aihen Muñoz; Illarramendi. Merino; Januzaj, Odegaard, Oyarzabal; eta Willian José.
Aldaketak: Portu Illarramendiren ordez (36’), Isak Willian Joseren ordez (54’), Sangalli Januzaj-ren ordez (77’)

Golak:

1-0.   M. 10. Williams
2-0.   M. 27. Raúl García

Epailea: Estrada Fernández (kataluniarra). Txartel horiak: Zaldua (12’), Raúl García (35’), Portu (47’), Córdoba (71’) eta Isak (85’)

Zelaia: San Mamés 46.697 ikusle. Minutu bateko isilunea gorde zen Xana Martínezen omenez, Luis Enriqueren alaba.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Larra: “Gure jokoa proposatuko dugu”
Larra: “Gure jokoa proposatuko dugu”
2019ko ira. 18a13:11

Larra: “Gure jokoa proposatuko dugu”

Hegaleko bilbotarrak, Alavesen aurka San Mamesen sasoian jarraitzeko bere konfiantza agertu du: “Partidu itxia izan ala ez, dakigunez jokatuko dugu”

Ikusi gehiago
236 sarrerak Leganeseko partidurako
236 sarrerak Leganeseko partidurako
2019ko ira. 17a17:53

236 sarrerak Leganeseko partidurako

Butarquen jokatuko den norgehiagoka ikusteko sarreren prezioa 30 eurotakoa izango da

Ikusi gehiago
Valladoliden aurkako partidua igandean, urriaren 20an
Valladoliden aurkako partidua igandean, urriaren 20an
2019ko ira. 17a13:48

Valladoliden aurkako partidua igandean, urriaren 20an

LaLigak txapelketako 9. jardunaldiko neurketaren data ezagutzera eman du: San Mamesen urriaren 20an, igandean, 18:30ean jokatuko da

Ikusi gehiago
San Josek hamar urte betetzen ditu lehen taldean
San Josek hamar urte betetzen ditu lehen taldean
2019ko ira. 17a09:42

San Josek hamar urte betetzen ditu lehen taldean

Jokalari nafarrak hamarkada bateko kopuru esanguratsua lortzen du Vienako Austriaren aurka debutatu ostean

Ikusi gehiago
Athletic Club – Valencia CF partidurako sarrerak salgai
Athletic Club – Valencia CF partidurako sarrerak salgai
2019ko ira. 16a17:55

Athletic Club – Valencia CF partidurako sarrerak salgai

Datorren larunbatean, irailaren 28an jokatuko den LaLiga Santanderreko 7. jardunaldiaren partidurako sarrerak eros daitezke

Ikusi gehiago
Errekordun gotorlekua
Errekordun gotorlekua
2019ko ira. 16a17:28

Errekordun gotorlekua

Athletic Clubak, partidurik galdu gabe liga hasi denetik, mende honetako bere hasiera onena berdindu du defentsa arloan gol bakarra jaso ondoren

Ikusi gehiago
Lan plangintza irailaren 22ra arte
Lan plangintza irailaren 22ra arte
2019ko ira. 15a18:15

Lan plangintza irailaren 22ra arte

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 22ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
Mallorcara egindako irteeran ikusi ez diren irudiak
Mallorcara egindako irteeran ikusi ez diren irudiak
2019ko ira. 14a17:05

Mallorcara egindako irteeran ikusi ez diren irudiak

Athletic Clubek Son Moixen jokatutako LaLigako 4.jardunaldiko irudiekin goza ezazu

Ikusi gehiago
Garitano: “Positiboki baloratu behar dugu puntua”
Garitano: “Positiboki baloratu behar dugu puntua”
2019ko ira. 13a23:22

Garitano: “Positiboki baloratu behar dugu puntua”

Athleticen entrenatzaileak bere taldeak Mallorcaren aurka izandako jarrera goraipatu du: “Sufritzen jakin dugu izan dugun ordu laurden txarrean eta amaieran garaipenetik gertu egon gara”

Ikusi gehiago
Puntu oso arraroa Mallorcan lortutakoa
Puntu oso arraroa Mallorcan lortutakoa
2019ko ira. 13a23:15

Puntu oso arraroa Mallorcan lortutakoa

Athleticek partidurik galdu gabe jarraitzen du ligan Palman berdindu ostean, Abdon eta Adurizek beraiek jaurtitako penaltiak huts egin ostean partiduaren azkeneko hamar minutuetan.

Ikusi gehiago