undefined

Athletic Club Museoaren bigarren urteurrena

Athletic Club Museoaren bigarren urteurrena

2017ko irailaren 1ean ireki zituen ateak Bizkaiko hirugarren museorik bisitatuenak

Athletic Club Museoak egun garrantzitsua du gaurkoa. Bi urte bete dira gure klubak mende honetan izan duen proiektu garrantzitsuenetako batek ateak ireki zituenetik. Denbora tarte honetan 189.000 bisitari baino gehiago pasa dira museo zuri-gorritik eta Bilboko toki turistiko erreferentea bihurtu da. Datuei erreparatuta, bereziki nabarmentzekoa da nazioarteko bisitarien artean izan duen harrera, kopuru osoaren %70 baitira Bizkaia kanpoaldetik datozenak.

Bestalde, Athletic Club Museoko bisita osagarri bikaina da San Mames zelaiko tourra egiten dutenentzat, bisitarien %94ak biak batera egiten baititu.

Erabiltzaileen iritziei dagokienez (diseinua, ibilbidea, edukiak, ikus-entzunezkoak, interaktiboak edo San Mames zelaiko tourra), 10etik 9,5 puntuko marka lortu du bataz beste.
Honek guztiak indartu egiten du klubak Athletic Cluben historia osoa errepasatzen duen proiektuan jarritako ahalegina.

Oraindik ez baduzu egin, bisitatu ezazu Athletic Club Museoa!